XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Obenaz garrbatu (damutu) ta Jaungoikoa'gana biurrtzea beti ¡gero! eriotz aldirako lagatzen dabenak, itxaropen aurrka geyegiz oben egiten dabe; itxaron bearr eleukiena, itxaroten dabelako.

Gitxiegiz.

a) Zerua ta ara eltzeko bearr ditugun Jaungoikoa'ren eskarr ta laguntza itxaroten ez dituanak, gitxiegiz edo itxaron bearr leukeena itxaroten ez dabelako, ausi daroe itxaropena.

b) Baita oben asko ta astunak egin dituala-ta, ez dituala Jaungoikoa'k azketsiko (parrkatuko), uste dabenak be.

Gure obenak asko ta izugarriak izanarren, itxaropenik ez dogu galdu bearr.

Beste oben guztiak baño astunago ta Jaungoikoa'ri irainkorrago litzakio oben auxe.

Ur tantatxoa itxasoaren ondoan baño gitxiago dira gure oben oro, Jaungoikoa'ren erruki ta ondasunaren ondoan.

(Kisostomo d.).

Jesukristo saltzeaz baño be irain andiagoa egin eutson Jauna'ri Judas'ek, bere errukian itxaron ezaz (Jeronin. d.).

Oben-egin aurretik, Jaungoiko zuzen zorrotzaren bildurr izan bearr gara; oben egin ondoren, bere errukian itxaron.

Irudi askoren bidez, baña batez be, artzain onaren irudiz adirazi euskun Jesukisto'k, obendirik zitalenai egin daroetsen arrera samurr biozkorra.

z) Zeruko atsegiña ta Jaungoikoa'ren agintzak (promesak) aintzat arrtzen ez dituenak be, itxaropen aurrka oben dagie.

Oben au egin ei eban Elisabete I, Inglaterra'ko erregiñak, Jaunari destañez zirautsola: Bemost Jaungoikoa'k berrogei urteko erregiñatza, ta zerua Berarentzat gelditu bedi.